Arrateko santutegia, Eibar eta eibartarren "bihotza"

Arrateko santutegia bisitatzea ezinbesteko gauza da Eibarrera datorren edozein bisitarirentzat. Txirrindularitza eta bizikleta munduan da batez ere oso ezaguna, Arrateko igoerari esker. Eibartarrentzat aldiz, aisialdirako leku natural paregabeak izan dira beti Arrateko ingurunean, bereziki asteburuetan. Bertatik, mota, maila eta luzera guztietako mendi ibilbide ugari egin daitezke Eibarko mendiak ezagutzeko.

Arrateko elizara bisita gidatua egingo dizugu, bertako kondaira eta kuriositate guztiak azkar asko, eta umore onez, bereganatu ditzazun. Arrateko Ama Birjina eibartar guztion “ama” dela jakingo duzu, eta urtero, Irailaren 8an Arrateko Eguna ospatzen dela, festa egun handia Eibarren.

Arrateko Santutegia, Eibarren

Gerra zibileko interpretazio zentrora bisita gidatua

Eibarko naturagune eder honetatik paseo txiki bat eman ondoren, Gerra zibileko interpretazio zentroan jarraituko du bisita gidatuak. Bertan, aditu baten eskutik, Eibarrek garai hartan jasan zituen gatazka eta bonbardeaketen testigantza ezagutuko dugu. Eibarko historia eta Gerra Zibilaren pasarte hunkigarri asko berbiziko ditugu elkarrekin, memoria historiakoari omenaldi xume bezala.

Salneurria: 25€ pertsonako

Data: Igandea

Ordua: 10:30 – 14:00

Elkargunea: Eibarko Udaletxea (Google Mapsen ikusi)

Irteerak barne du:

  • Gerra Zibileko Interpretazio Zentroa bisitatu
  • Arrate santutegia bisitatu + “Pintxo-pote
  • Irteera bermatua

Zatoz gurekin Arrate ezagutzera