Ezagutu Bilbo euskaraz

Zer ikusi eta zer egin Bilbon gai jakina da jende askorentzat. Horregatik guk Bilbo beste era batean ezagutzea proposatzen dizugu. Gure bisita pixkat “alternatiboa” da, eta ildo berean, Bilbon zehar bisita gidatuak euskaraz egitea da gure proposamena. Agian ez da oso originala, edo bai, baina euskara gure hizkuntza izanda, zergatik ez Bilbo euskaraz ezagutu?

Bilbao walking tours and city attractions
Bilboren bilakaera ikusgarria izan da azken bi hamarkadetan

Bilbon zehar bisita gidatuak

Euskal Herriko hiri kosmopolitena, eta bere eraldaketa ikusgarria, euskaraz ezagutu eta ulertzea proposatzen dizugu. Monumentu nagusiak ikusiko ditugu, noski, baina “Bilbao La Vieja” eta “Botxo”-ko kale zaharrenetan barrena ere joango gara, hiriaren historiaz jabetzeko eta bertan arnasten den giro bereziaz gozatzeko. Tradizioa eta modernitatea inork ez bezala konbinatzen ditu Bilbok, eta bilakaera berezi eta esanguratsu horren nondik norakoak azalduko dizkizugu bisitan zehar. Bilbon bisita gidatuak euskaraz eta era atseginean egin daitezkeela uste dugu guk. Eta zuk? Turismoa Bilbon gurekin, era ezberdinean, egiteko prest? 

Bisita gidatu honi buruzko informazio osagarria:

Salneurria: 45€ pertsonako

Data: Asteazkena

Ordua: 11:00 – 14:00

 Elkargunea: Arriaga antzokia  (Google Mapsen ikusi)

Irteerak barne du:

  • 3 orduko paseo gidatua
  • Pintxo – potea
  • Tour bermatua

Zatoz gurekin Bilbo ezagutzera