Deba Geoparkean: bisita gidatuak, flysch eta hondartzak

Betidanik izan da garrantzitsua turismoa Deban. XX. mendean garaiko nobleziak opor eta aisialdi leku finko bezala hartu zuen herri gipuzkoar hau, baina bereziki Deba Geoparkean 2010. urtean sartu zenetik. turismoak eta herriaren ospeak gorakada nabarmena izan du.

Euskal Kostaldeko Geoparkearen erdian kokatzen da Deba, Mutriku ezkerrean eta Zumaia eskuinean, bidai lagun dituelarik. Donejakue bidea ere bertatik igarotzen da, eta nabaritzen da gero eta erromes gehiagok hartzen duela atseden Deban, bertako lasaitasunaz, gastronomiaz eta bizi kalitateaz gozatzeko asmoz.

Deba ibaiaren itsasadarra

Bisita gidatuak Deban zehar: zer ikusi eta zer egin

Debako hondartzak famatuak dira oso, bai bisitarien artean eta bai Debabarrena eskualdeko biztanleen artean. Herrigunean bertan kokatzen dira Santiago eta Lapari hondartzak, zabal zein ederrago. Biak ezagutzeko aukera izango duzu, Deba ibaiaren itsasoratzea eta bi hondartzak lotzen dituen paseo erraz eta atseginaren bidez. Ibaiaren itsasadarra eta marismak ikusiko ditugu, geologia esparrura salto egin aurretik: Debako flysch beltza famatua da oso geologo eta zientzialarien artean. Izan ere, Deban eta Mutrikun daude Euskal Kostaldeko Geoparkearen arroka zaharrenak, orain dela 100 milioi urtekoak gutxi gora behera.

Paraje eta ezaugarri hauetaz gain, gure bisita gidatuak Deban zehar herriaren aktibo turistiko nabarmenak lasaitasunez ezagutaraziko dizkizu, ondare eta kultura ikuspegitik. Udaletxea, Agirre jauregiaDebako eliza ere bisitatuko dugu, nola ez, euskal gotikoaren monumentu itzela bere elizate eta klaustro ikusgarriekin. Eta Debako giro bereziaz eta jai ezberdinetaz luze hitzegingo dugu ibilbidean eroso honetan zehar, Debak giro berezi bat bait du uda partean. Deba gurekin ezagutzeko prest? Familiarekin ere etor zintezke, Deba haurrekin bisitatzea plan oso aproposa da beti eta.

Salneurria: 45€ pertsonako

Data: Osteguna

Ordua: 10:00 – 15:00

Elkargunea: Ardantza tren geltokia (ver en Google Maps)

Irteerak barne du:

  • Eibartik trenean irteera bermatua
  • Mendaro txokolate errota-lantegi magikoa bisitatu
  • Deba eta bere Lapari eta Santiago hondartzak bisitatu

Zatoz gurekin
Deba ezagutzera