Turismo alternatiboa Donostian zehar

Turismoa Donostian ez da gauza berria. Betidanik izan du Donostiak turismoarekiko lotura estua, garaiko nobleziak bere udako oporleku bezala aukeratu zuenetik batez ere. Gauzak asko aldatu dira ordea, eta Gipuzkoako hiriburuak makina bat plan eskaintzen dizkizu bisitari moduan, bai turismo eta bai kultura arloan. Ziur zer ikusi eta zer egin Donostian argi asko izango duzula dagoeneko, baina guk beste ikuspegi bat eskeini nahi dizugu, konfidantza osoz. Donostian bisita gidatuak euskaraz egitea proposatzen dizugu, hiriaren historia, kultura eta nortasuna, baita leku ezkutuak ere, zure jatorrizko hizkuntzan, eta era hurbilago batean, bereganatu eta ezagutu ditzazun.

San Sebastian walking tours in Spain
Kontxako hondartza eta badia Donostian

Donostia euskaraz ezagutu: bisita gidatuak

Donostiara egunpasa txangoak antolatzen ditugu, lasai asko bertako leku turistiko esanguratsuenak ikusteko. 2016ko Europako Kultur Hiriburua izan ostean, titulu horrek eragin duen agenda kulturalak beste bizi eta martxa berri bat eman dio Donostiari.

Omenaldi gisa, Donostiako Tabakalera bisitatuko dugu lehenbizi, eraikin hau Donostiako sinbolo kulturalean bilakatu bait da. Bertatik hasita, Donostia alternatibo bat bisitatzeko proposamena luzatzen dizugu, hiriaren benetako giroan murgilduz, Donostia eta  turismoa lagun izan daitezkeela erakutsiz. 

Salneurria: 45€ pertsonako

Data: Asteartea

Ordua: 11:00 – 14:00

Elkargunea: Tabakalera (Google Mapsen ikusi)

Irteerak barne du:

  • 3 orduko paseo gidatua
  • Pintxo – potea
  • Tour bermatua

Zatoz gurekin Donostia ezagutzera