Turismoa Eibarren: bisita gidatuak ondare industriala ezagutzeko

Turismoa Eibarren?” pentsatuko du batek baino gehiagok. Bai, posible da, baina turismo mota ezberdin batez ari gara hizketan. Eibarren ez dituzu Donostian bezalako hondartzak aurkituko ezta Bilboko Guggenheim-ik; bai ordea sekulako ondare industriala eta giro berezia duen zerbitzu hiri aktibo eta berritzaile bat.

eibar city walking tours
Untzaga plaza eta Eibarko udaletxea

Bisita gidatuak Eibarren

Eibartar baten eskutik, hiriaren txoko ezberdinak, historia, kultura eta sekretuak ezagutzeko aukera ematen dizugu. Gure bisita gidatuak eibartar peto-peto bilakatuko zaitu betirako, eta Eibarko hiriak duen arima eta xarma berezia primeran ulertuko duzu. 

Zer ikusi eta zer egin Eibarren mundu guztiak daki gutxi gora behera, baina hiri armaginaren izaera eta bilakaera nolakoa izan den ulertzea ez da hain erraza. Horretarako da hemen behean proposatzen dizugun ibilbidea eta bisita turistikoa, benetako Eibar ezagutzeko.

Salneurria: 35€ pertsonako

Data: Osteguna

Ordua: 17:00 – 20:30

Elkargunea: San Andres eliza (Google Mapsen ikusi)

Irteerak barne du:

  • Paseo gidatua + Eibarko Museora bisita
  • Pintxo – potea
  • Tour bermatua

Zatoz gurekin benetako Eibar ezagutzera