Gernika, Euskal Herriko historia ezagutuz
Norbaitek “Turismoa Gernikan” esaten duenean, zaila egiten zaigu denoi bi hitz hauek irmoki elkartu eta lotzea. Hainbeste gauza pasa dira Gernikan… ez dela lan erraza zer ikusi eta zer egin Gernikan lerro bakar batzuetan azaltzea, begirada atzera bota gabe. Euskal Herriko historiaren lekuko aparta da Gernika, eta herrian egiten dugun irteera gidatuan, leku eta istorio esanguratsuenak erakutsiko dizkizugu. Bizkaiko herri historiko honetatik paseotxo bat emanez, Gernikako bonbardaketa birgogoratuko dugu, Eibar suntsitu eta handik hiru egunetara hain zuzen ere. Gerra Zibileko momentu eta pasarte ilunak izan ziren, eta horren testigantza itzela utzi zigun Picasso artistak bere Gernika koadro famatuarekin.

Turismoa Gernikan: Bake Museoa eta Gernikako Arbola
Memoria Historikoarekin jarraituz, Gernikako Bake Museoa bisitatuko dugu, 1937ko Apirilean gertatu zena hobeto ezagutzeko, bakearen ikuspegitik gogoratzeko. Urteen buruan Gernikako hiriak bereganatu zuen garrantziaz jabetuko gara, Euskal Herriaren bilgune politiko bezala eta euskal identitatearen ikur bizi bilakatuz. Gernikako Batzarretxean garrantzi handiko bilera, eztabaida eta erabakiak berbiziko ditugu, eta ondoren, Gernikako Arbolari ere merezi duen bisita-omenaldi berezia egingo diogu. Zatoz gurekin Gernikako bizipen eta turismo puntu nagusienak ezagutzera, murgil zaitez gurekin Euskal Herriko historian zehar.
Salneurria: 35€ pertsonako
Data: Ostirala
Ordua: 9:00 – 16:00
Elkargunea: Ardantza tren geltokia (ver en Google Maps)
Irteerak barne du:
- Eibartik trenean irteera
- Gernikako Batzar tokira bisita + Bakearen Museoko sarrera
- Irteera bermatua
Zatoz gurekin Gernika ezagutzera