Zumaiako flysch-a, Lurraren Historia irakurtzeko leku hoberena

Ziur Zumaiako flysch-ari buruz hitzegiten entzun duzula. Nork ez, ezta? Batez ere ‘Game of Thrones’ telesailak Itzurungo hondartza kapitulu batzuk grabatzeko aukeratu zuenetik, denon ahotan dira Zumaiako labarrak. Hala ere, flysch-a askoz lehenagotik da mundu mailan ezaguna; ondare geologiko aparta izanik, geologo eta zientzialari asko erakarri ditu gurera azken urteotan. 

zumaia beach flysch cliffs basque coast geopark
Zumaiako flysch labar famatuak, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkean

Euskal Kostaldeko Geoparkea: bisita gidatuak

Hiru udalerrik, Zumaiak, Mutrikuk eta Debak, osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea, 2015ean UNESCO zigilua eskuratu zuen lurraldea. Ondare geologikoaz gain lurreko kultura eta milaka urteko herriaren ohiturak ezagutzeko aukera ematen digu Geoparkeak. 

Zentzu horretan, azpimarratu beharra dago Zumaia flysch-a baino askoz gehiago dela, eta horixe bera erakutsi nahi dizugu guk euskaraz egingo dugun bisita gidatu honetan. Hortaz, Geoparkeko bisita gidatua itsasontziz egin baino lehen, bueltatxo bat emango dugu Zumaiako kaleetan zehar, herria eta bere ohiturak hobeto ezagutzeko, euskal kultura eta euskara gertutik bizitzeko. Zatoz gurekin Zumaiara!

Salneurria: 45€ pertsonako

Data: Larunbata

Ordua: 10:00 -16:00

 Elkargunea: Ardantza tren geltokia (Google Mapsen ikusi)

Irteerak barne du:

  • Zumaiko kaletik pasiaran Geoparkeko Flyschera joan
  • Bisita “Flysch begirada batean”
  • Irteera bermatua

Zatoz gurekin 
Zumaia ezagutzera