Niri buruz

Ongi etorri Prest To COME-ra!

Eibartik antolatutako eguneko txango eta irteerak

Kaixo! Esther naiz eta eguneko irteerak eta asteburuko txangoak antolatzen ditut, bai Eibartik, bai Donostiatik Euskal Herriko hainbat tokitara, Donostiako eskualdea eta Debabarrena esploratzeko. Eibar hobeto ezagutzeko paseo gidatuak ere eskaintzen ditut.

Nire txangoak irekiak dira, baina bereziki Ingelesez, Gazteleraz eta Euskaraz hitz egiten dutenentzat dira. Eibarren aldi baterako egon eta Euskal Herria sakonago ezagutzeko interesa duten ikasleentzat ere antolatzen ditut irteerak.

Niri buruz

Azken 7 urte hauetan, Euskal Herrian eta Erresuma Batuan, bai arlo publikoan, bai arlo pribatuan, eremu kultural ezberdinetan lan egiten duten pertsonekin lan egiten eta ikasten ibili naiz. Horrek pertsonalki eta profesionalki hazten lagundu dit, zoragarria den eskualde honen ikuspegi zaindua eta orekatua eskeini ahal izateko.

Nire erroak Euskal Herrian daude eta horregatik nire txangoak nire hizkuntzarekiko eta kulturarekiko pasioa isladatzen dute. Bidaiatzea, kultura eta hizkuntzak asko maite ditut. Euskal Herriak eskeintzeko duen onena erakusteko prest nago, hiri historikoetatik edertasun naturaleko paisaietara.

Nire txangoak

Aurrekontu guztietara egokitzeko modukoko salneurriak ditut: taldekoak, talde txikientzako tour pribatuak, Hizkuntza Eskolak, Unibertsitateetako taldeak… Nire tourrak beti gidatuak dira, esploratzeko denbora librearekin.

Jarri nirekin harremanetan egun zoragarria pasatzeko!

Eguneko txangoak: Donostia, Bilbo, Deba, Eibar, Gernika, Zumaia eta Arrate.

Prest TO COME eta Prest TO GO elkarrekin doazen proiektuak dira

Biak Prest TO COME eta Prest TO GO, hizkuntzen bidez lotuta daude, bai nazio mailan, bai maila globalean. Honek aukera paregabea ematen die bisitariei kultura ezberdinak, hiriak, paraje eder eta abar ezagutzeko, beti ere gidari pertsonal eta profesionalen eskutik.

Gaur egun Prest TO COME eta Prest TO GO egitasmoek, Liverpoolen egoitza duten Ingeles akademiekin eta turismoan adituak diren enpresekin elkarlanean dihardute. Besteak beste:

Informazio gehiago nahi duzu?